Materialen sarreraren eta hondakinen murrizketaren bitartez, materialen fluxu ekonomiko eta ekologikoak itxi nahi ditu Ekonomia Zirkularrak. Foru Gobernuak Ekonomia Zirkularra etorkizuneko ekonomiaren birmoldaketaren zentroan jarria du. Eta hain zuzen ere Nafarroan Ekonomia Zirkularrak duen pisua aztertuko dugu gaur, Europako Berrikuntza Zentroaren (CEIN) Noaingo egoitzatik.
Besteak beste, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari Mikel Irujorekin mintzatuko gara. Eta Ekonomia Zirkularrean arrakastaz diharduten zenbait enpresa ezagutuko ditugu: Lacturale, Lecta, Biosasun eta beste zenbait. Saioa Nafarroako Gobernuaren babesarekin eginen dugu.