Aroztegiko zazpi auzipetuak otsailean epaituko dituzte

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 27a, 06:59

Lekarozko pilotalekuan egindako agerraldia.

Ezin izan dute akordiorik lortu alde guztiekin, eta azkenean denera 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatuko dituzte haien aurka.

Zazpi auzipetuei talde kriminala osatzea eta derrigortze-delitua egozten dizkiete. Akordio batera iristeko negoziazioetan, Fiskaltza derrigortze-delitua bertan behera uzteko prest azaldu zen, baina Palacio de Aroztegia SL enpresak akusazio hori eutsi zion, betiere auzipetuek Lekarozen egindako prentsaurreko batean azaldu dutenez.

Auzipetuak prest daude Aroztegiko obren aurkako desobedientzia ekintzak aitortzeko, finean onartzeko lanon aurka egin zutela haien lurraren eta bizimoduaren kontrako erasoa direlako.

Haatik, ez daude prest talde kriminala direla onartzeko, gezurra delako eta talde kriminalaren figura aurrekari moduan ezarri nahi dutelako Euskal Herriko borroka guztien aurka, sorgin ehiza egiteko.

Epaiketa otsailaren 3, 4, 5, 6 eta 7an eginen dute. Bi egun lehenago, otsailaren 1ean, manifestazioa eginen dute Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!