Jabier Leoz: “Mugaren bi aldeetan bizi direnen arteko harremanak sustatu nahi ditugu ‘Mugarri’ ikuskizunarekin”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 26a, 18:57

Mugarri, musika eta antzerkia uztartu dituen ikuskizuna larunbata honetan taularatuko da Berako Kultur Etxean

Ibardingo muga inguruan historian zehar bizi izan diren istorio eta kontakizunak jasoko ditu, musika eta antzerkia uztartuz. Jokai konpainiaren lehenengo ikuskizuna da. Mugarria ere konpainiarentzako. Jabier Leoz ikuskizuneko zuzendariaren esanetan “mugarri bat da gure bizitzan, Jokairen lehen ikuskizuna da, gure konpainia, hesiak apurtu nahi dituen mugarriak, mugaren beste aldeko musikari eta artistak ezagutzea, alde batetik, leku horretan gertatu diren istorioak kontatzeko, eta bestetik, leku horretan gaur egun zer gertatzen ari den hausnartzeko”.

Bi begirada eta bi istorio kontatuko dituena. Biak Ibardineko mugan gertatutakoak. “Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek, gertakari politikoei dagokienez, urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra.

Bigarren begirada, Kontxi alabarena da, berak borda · benta batean bihurtuko du. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak”.

Mugarri ikuskizunaren helburua mugaren bi aldeetan bizi diren pertsonen arteko harremanak sustatzea du. Larunbatean arratsaldeko 6.30etan Berako kultur etxean izango da. Sarrerako udaleko webgunean daude salgai.

Irrintzi Plazan, Jabier Leozekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!