Osasuna

Gutxigatik

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko aza. 25a, 07:31

Aimar Orozek sarrera gogor ugari pairatu zituen atzoko norgehiagokan. (Argazkia: Osasuna)

Osasunak bina berdindu zuen Villarrealen aurka, atzo eguerdian Sadarren jokaturiko norgehiagokan. Berdinketa horren ondoren, gorritxoak seigarrenak dira sailkapenean, eta hartara Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetan segitzen dute.

Villarreal bezalako talde baten aurka punturen bat lortzea beti ontzat jo beharko luke Osasunak. Baina Villarrealek berdinketaren gola 92. minutuan eta penalti eztabaidatu baten bitartez egiten badu, balorazio positibo horri eustea ez da erraza osasunazalearentzat.

Klasikoek lioketen moduan, norgehiagokak bi zati eduk zituen, lehena eta bigarrena. Erran nahi baita biak oso ezberdinak izan zirela.

Lehenean, Osasuna nagusi izan zen, joko zuzen eta eraginkorra eginda. Budimirrek bi gol sartu zituen, biotako bat beste penalti eztabaidatu bati esker.

Bigarren zatian, ordea, Marcelinok Gerard Romero zelairatu zuen, eta horrek norgehiagoka errotik aldatu zuen. Urpekontzi Horiaren torpedoak gero eta sarriago hurbildu ziren Sergio Herreraren atera. Eta azkenean gertatu zitekeena gertatu zen: Villarrealek berdinketa erdietsi zuen.

Vicente Morenok zer aztertua eta hausnartua ematen duen erabakia hartu zuen: Aresori agindu zion Baenari buruz-buruko markaketa egiteko, zelai osoan zehar. Horrek desoreka handixkoak eragin zituen gorritxoen defentsa sisteman.

Hurrengo norgehiagoka abenduaren bian, astelehenarekin jokatuko dute gorritxoek, Sanchez Pizjuan futbol zelaian, Sevillaren aurka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!