"Azaroaren 8an, ostiralean, gazte talde bat cruising gunean agertu zen eta bertan zegoen pertsona bat iraintzen hasi zen baita autoz jarraitzen ere indarkeriazko jarrera baten bidez2, hala jakinarazi du Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohar batean. Cruising guneetan etengabe gertatzen diren erasoak salatu dituzte: mehatxuak, irainak, jazarpena – autoz ere bai – eta eraso fisikoak. "Afera ez da plazerari uko egitea, ezta espazio publikoetako homosozializazioari ere; aitzitik, arreta LGTBIAQ+foboan jarri nahi dugu, disidentzia afektibo-sexualaren aurka egiten duena; gure espazioetan ere sartzen da, gure komunitatea bortxatzeko asmoa erakutsiz", salatu dute. Plazera eta espazio publikoa aldarrikatu dituzte.
Errealitate horren aitzinean erasotuak izan diren guztiei elkartasuna adierazi diete, baita maitasuna, elkarrekiko laguntza eta salaketa soziala ere.