Hezkuntza sindikatuek ez dute Departamentuak egin dien ultimatum-a onartzen

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 20a, 10:01

Proposamen definitibo eta itxia egin zien astelehenean gobernuak irakasleen ordezkariei eta datorren asteazkena baino lehen sinatzera deitu. Sindikatuek ez dute hordagoa onartu eta negoziatzen jarraitzen jarraitu nahi dutela diote.

STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ez dute hezkuntza departamentuak ezarritako epemuga onartu nahi eta oraindik ere negoziazioekin jarraitzea nahi dute. ELA-k ez du sinatu adierazpena. Hezkuntza Publikoaren Mahai Sektorialeko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO eta UGT) Hezkuntza Departamentuari erantzun diote,  Departamentuak azken Mahai Sektorialean aurkeztutako dokumentuan ezarritako epemugak ez dituztela onartzen esanez, itun baten negoziazioa ezin baita horrela mugatu.

Gainera, Hezkuntza Departamentuaren proposamenari dagokionez, indarrean dagoen itunean (86/2018 FA, irailaren 14koa) agertzen diren irakasleek eta ikastetxeek eskuratutako eskubideei eusteko bermea sartzea eskatzen dute idazkian, 2025ean beste bat negoziatzen hasi ahal izateko. Azkenik, ez dute onartzen neurri horien balizko akordio bat hezkuntza itun berri baten sinadurarekin lotzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!