Iñigo Ibarra: "Fantasia gaur egungo gaiei buruz hitz egiteko tresna egokia da"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 19a, 19:37

Labetik atera berria da Iñigo Ibarraren azken liburua, 'Harrikolore', abentura, fantasia eta hizkuntzekiko errespetua uztartzen dituen gazteentzako eleberria

Maddalen, Maitane eta Ziortzak kolore askotako harri distiratsu bat topatu dute. Gizon eta emakume bat jarraika hasiko zaizkie harribitxia dela eta. Zergatik? Tartean, Owenek, Bretainiatik oporrak pasatzera etorritako bizilagunak lagunduko ditu. Berak ez daki euskaraz. Bretoieraz hitz egiten du. Nola hitz egin harekin? Nola komunikatu? Harriak misterio bat gordetzen du bere baitan eta haien bizitza arriskuan jarriko du.

Hauxe da Iñigo Ibarrak (Iruñea, 1974) idatzi duen azken eleberriak dakarren istorioa. 10 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta, fantasiaz baliatu da, beste behin, aipatu nahi izan dituen gaiak jorratzeko. Fantasia, izan ere, bada tresna erabilgarria garaikideak diren gaietaz mintzatzeko. Liburua labetik atera berri da eta dagoeneko liburu-dendetan aurkitu daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!