Bi greba handiren ostean, bestelako protesta bideak aztertzen ari dira irakasleak, departamentuaren jarreraren aurrean. Carlos Gimenok ez badu sobera mugitu nahi proposamenetan, haiek ere ez dira sobera mugituko berez beren lan hitzarmenak jasota duen ordutegi eta jardueretatik. Horrela, aste txurian edo ta English Week bezalako kanpaldietan parte hartzeari uko egitea aztertzen ari dira. Helburua, departamentuaren negoziaketetara indar posizio batekin iristea da. Gaur bilduko dira berriz Gimenorekin, pasa den astean jasotako proposamena eztabaidatzera. Urrats txikiak eta ez nahikoak jarri zituela mahai gainean hezkuntza kontseilariak, ratioen jaitsierari dagokionez bereziki, baina 50 urtetatik goragoko irakasleen lan zaman emandako atzera pausuak konpondu gabe. Sindikatuek konpromezu handiagoak eskatuko dizkiote.