Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendariorde Santi Leonek iniziazio mailan, A1 horretan egin du azpimarra: “Euskara ikasten behingoz hasi nahi dutenak izena ematera animatu nahi ditugu”, esan du. “Gure asmoa piramide osoa behetik hastea da, iniziazio maila hori eskainiz”, gaineratu du.
Duela urtebetetik, Hizkuntza Eskolak Lizarrako Lizarraldea institutuan ematen ditu euskara zein ingeles eskolak. Maider Ruiz de Las Eras arduratzen ari da euskara irakasteaz. “Gure hezkuntza sistema parte hartzean oinarritzen da”, azaldu du Leonek. “Estellerriarentzat oso aukera ona da”, gaineratu du Hizkuntza Eskolako Euskara Programako buru Jaume Gelabertek.