Iruñean eta Tuteran kalera atera dira Hezkuntzako Laguntza Espezialistak goizean. Hezkuntza Departamentuaren aitzinean eta Foruen Plazan egin dituzte aldarrikapenak. Lan baldintza duinak galdegiten ari dira. Kolektibo horretan 500 lagun aritzen dira eta lanaldi txikiak eta ezegonkorrak dituzte. Hezkuntzaren kalitatean eragina izanen duten neurriak hartzeko eskatzen ari zatzaizkio Hezkuntza Departamentuari eta hori etorriko litzateke langile horien baldintzen hobekuntza batetik.