Ia 5.000 lagun gutxiago, zain

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 13a, 08:18

Osasunbideko itxaron zerrendak txikitu dituzte urrian: 5.000 lagun gutxiago daude zain. Azken hamar urteotan izandako jaitsierarik nabarmenena izan da urrikoa. Ebakuntza baterako zain egon beharreko egun kopuruak ere behera egin du: 32 egun gutxiago dira.  

Osasunbideko itxaron zerrendek behera egin dute urrian. Egun, espezialistarekin lehen hitzordua izateko zain daude 63.900 paziente; pasa den udako datuak izan ziren inoizko altuenak 70.800 pertsona baitziren itxaron zerrendan. Azken bi hilabeteotan guztira 7.000 pertsona gutxiago daude lehen kontsultarako zain, eta bereziki txikitu da Oftalmologiako zerrenda: 1.268 paziente gutxiago. Espezialitate gehienek ikusi dute zerrenda txikitzen traumatologiakoak izan ezik. Azken horretan, 12.407 lagun daude zain traumatologo batek ikusteko. Dermatologian 7.807 lagun daude itxaroten eta reabilitaziorako esperoan 7.503. 

Osasun Departamentuaren arabera, jaitsiera hori zenbait faktorek eragin dute, hala nola: ezohiko lanaldiak, deribazioak, arreta zerbitzuko zirkuitu berriak eta estrategia berriak martxan jarri izana. Eguberrietara begira ere jarriak daude: Opor egunak izaten dira eta hortaz,  itxaron zerrendetarako kaltegarriak, baina Fernando Dominguez kontseilariak iragarria du  "kontingentzia plana" ezarriko dutela: kontsultak ongi programatuko dituzte, oporraldia orekatu eta jai egunak ez diren egunetan %100ean eskaintzea arreta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!