Feminismoaren kontrako jarrerak, indarkeria txikiaraztea edo ezeztatzea ere badira indarkeria mota bat. Hori nabarmendu du Nafarroako Gobernuak azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunerako, sentsibilizazio-kanpainan. Ez diezazutela alderantziz kontatu goiburua du eta hiru ardatz nagusitan jartzen du soa: Indarkeriak badu generoa-ren baitan datuekin utzi dute agerian emakume eta neskatoak direla indarkeria pairatzen dutenen artean %86; zenbait salaketa faltsuak direla diotenentzako mezua da bigarrena, izan ere, jartzen diren salaketa horien %0,0084 dira gezurrezkoak eta azkenik, 'emakume batekin zerbiat egin ahal izateko kontratua sinatu behar dut' esapidea 'emakume batekin zerbait egin ahal izateko bere askatasuna errespetatu behar dut' esaldiarekin aldatu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!