Hezkuntza arreta berezia eskaintzen duten irakasleen greba, ostegunean

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 12a, 08:09

Hezkuntza laguntza eskaintzen duten irakasleen greba iragarri dute ostegunerako. Kolektibo horretako bost sindikatuek, LAB, Afapna, ELA Comisiones Obreras eta UGTek negoziazio mahaia abian jartzeko eskaera egiten ari dira.

Hezkuntza arreta berezia behar duten ikasleekin egiten dute lan sektore horretako 500 langilek; gehienak emakumeak dira eta lan baldintza kaxkarrak dituzte, besteak beste, gehienak lanaldi txikia, kontratu partzialek eta lanpostu ezegonkorrak. Hezkuntza arreta berezia behar duten ikasleekin aritzen dira. Euren lana hobetzea eskatzen ari dira horrek eraginen baitu ikasle horien beharrei hobeki erantzutea sindikatuen esanetan.

Aurreko legealdian aldebakartasunez hautsi zen negoziazio mahaia sindikatuen arabera eta, berriz ere, martxan jar dezatela exijitzen dute. Indarrean dagoen lanaldiaren araudia bertan behera uzteko eskatzen ari dira baldintza hobeak jasoko dituen berri bat egiteko. Horrez gain, euren lanpostuak egonkortzeko oposizioak eskatzen dituzte. Lan kontratu duinak nahi dituzte euren lanarekin duin bizitzeko aukera emanen diena.

Ostegunean Tuteran eta Iruñean eginen dituzte mobilizazioak: 11:30ean Foruen Plazan Tuterakoa eta Hezkuntza Departamentuaren aurrean Iruñekoa. Arratsaldez, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean batuko dira 18:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!