Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astelehenean, hilak 11, 14:00etan Javier Ollo Martínez (Geroa Bai) foru parlamentari karguaz jabetzeko.
Mahaia aldez aurretik bilduko da, 10:00etan, besteak beste, jakintzat emateko Maria Solanak bere parlamentari aktari uko egin izana. Solanaren lekua zerrendako hamaikagarren dagoen Ollok beteko du.