"Gogotsu" aritu dira Gure Zirkuko familiako kideak karpa muntatzen Atarrabia eta Burlata artean. Datozen asteetan bertan izanen dira emanaldiak eskaintzen, asteburuetan. "Iruindarrak gerturatu daitezela zirkuaren magiaz gozatzera. Karpako atea zeharkatu eta une batez ahaztu egiten dira kanpoko arazoak. Zirkuaren zurrunbiloan murgiltzen gara denok", esan du Unai Zabaleta Gure Zirkuko kideak. "Poxpolo ere itzuliko da ikuskizunetara", adierazi du kontent Zabaletak. Uda zail baten ostean, berriz ere sudur gorria jarriko du Iker Garlarzak. Unai Zabaletari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.