Hamabi urte baino gehiago igaro dira herri mugimenduak, Gora Iruñak eta mugimendu feministak jai giroan erabiltzeko asmoz lehen protokoloa sortu zutela. Eraso sexisten aurka egin beharrekoak barne bildu zituzten Garai hartan. Eta erabilgarri izan da urteotan guztiotan. Ordutik aldaketa asko izan direla kontziente izanda, protokoloa bera berrikusi eta egokitzeko beharra sumatu dute: ”Urte zailak izan dira, pandemiaren ondorioz jaiak etetea barne, legegintza eta baliabideen zein gizartean izandako aldaketak, gizarte eragile berriak, harreman eta komunikatzeko modu desberdinak...”, ohartarazi dute ohar batean. Gauzak horrela, erronka prozesu hau abiaraztea erabaki dute: “Erronka luzea izango da, zorrotza eta noski, ikuspegi feministatik egina”, azaldu dute.
Lehenengo hitzordua azaroaren 13an izanen dute Katakraken 19:00etan. Plataformak hasteko protokoloaren genealogia azalduko du eta gero Ruth Iturbideren hitzaldia izanen da: Sexu indarkerian, zer egin orain mugimendu feministatik? izenburuarekin izanen da.