Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistei buruko jardunaldia eginen du Atarrabian

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 5a, 10:20

Euskal Herriko Emakumeen Mundu martxan abian da. 2025. urtean Nazioarteko VI. ekintza ospatuko da eta urtarrilean indakeria matxistei buruzko jardunaldiak eginen dituzte Atarrabian, besteak beste. 

Irailaren 28an Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak asanblada ospatu zuen Gasteizen; Hogei eragiletik gertu eta ia berrogei emakumek parte hartu zuten bertan. Besteak beste 2025. urtean izanen den VI nazioarteko ekintzaren berri eman zuten, zeinetan krisi ekosoziala, migrazioak eta indarkeria matxisten gaiak landuko dituzten. Martxoaren 8aren bueltan abiatzea aurreikusten da eta udazkena bitarte iraunen du, ekimen nagusia ekainaren erdialdean izango da Marseillan, “Herri subiranotasuna eta bizitza duinak, gerra era kapitalismoaren kontra” goiburuarekin.

Euskal Herriko Emakume Mundu Martxak 2025 urteari hasiera emanen dio Atarrabian indarkeria matxisten inguruan egingo diren jardunaldien bitartez. Justizia feministaren eta indarkeria matxisten kontrako protokoloen gaiak jorratuko dituzte. Jardunaldietara izen-ematea abenduaren 9ra arte egin ahal izanen da emakumemartxa@gmail.com helbidearen bitartez.

Azkenik, aipatutako VI. Nazioarteko Ekintza Euskal Herrian lurreratzeko aukerak ere aztertu zituzten. Talde txikitan egindako ideia zaparraden bitartez proposamen desberdinak jaso ziren. Datozen hilabeteetan ekintza honek izanen duen forma landu eta honen berri emanen dutela ere jakinarazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!