Nafarroako enplegu zerbitzuetan langabeziaren zerrendetan izen emanda 30.088 pertsona daude; urrian 476 bizilagun batu ziren lista horretara. Gaur eman ditu datuak Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Lau hilabetez jarraian hazi egin da langabezia erkidegoan eta urririk okerrena izan da aurtengoa 2022tik.
Sektoreei begiratuta azpimarragarria da aurretik lanik gabe zeudenen artean 10 lagunek aurkitu dutela lanpostua eta lau pertsonak eraikuntzan. Hazi egin da, baina zerbitzuetan, industrian eta nekazaritzan. Langabe gehien dituzten sektoreak dira hurrenez hurren: zerbitzuak (20.716) eta industria (3.538). Langabe kopuru txikienak dituzte, bestetik: Nekazaritza (1.221), eraikuntza (1.286) eta aurretik lanposturik ez zutenen kolektiboa (3.327).
Urrian Nafarroan zeuden langabeen artean (30.088) emakumeak dira 18.516 (189 gehiago) eta gizonak dira 11.572 (287 gehiago).
Kontratazioek gora egin dute urrian
27.892 komntratazio erregistratu dituzte urrian Nafarroan. Horrek esan nahi du, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta %7,87 handitu dela kontratazio kopurua. Guztien artetik 6.752 zehaztugabeko kontratuak izan ziren eta 21.140 aldi baterako kontratuak.