1.035 euroko gutxieneko pentsioa jaso dute 2025erako Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk adostu duten aurrekontuek eta hori "aurrera pausoa" dela iruditzen zaio Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduari. Hala ere, "ez da nahikoa" kontuan hartuta "zazpi urte joan direla mugimenduak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa" exijitzen duela. "Borrokak merezi du. Eta gure eskaerak bete arte mobilizatzen segituko dugu", adierazi du Elena Llanes Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduko kideak. Gauzak horrela, datorren astelehenean 12:00etan manifestazioa eginen dute Iruñeko Udal plazatik abiatu, Nafarroako Gobernuaren egoitzatik pasa eta parlamentuaren aurrean amaitzeko.