"Kontent" daude Zangoza ikastolako kideak. "Nahi genuena bete zen", adierazi du Eneko Alkorta Zangoza Ikastolako irakasleak. "Aurreko eguneko euriteek beldur eman ziguten, baina egun zoragarria izan genuen atzo eta jendearen harrera ikaragarria izan zen", azaldu du. Omenaldia egin zieten ikastolaren sortzaile izan zirenei. "Ero batzuen ametsei esker sortu zen ikastola eta 47 urteko ibilbidea egitea erdietsi du", esan du Alkortak. Gizonezkoak ziren sortzaileen arteko izenen artean, baina familia osoari egin diote goraipamena. Auzolanean segituko dute lanean, euskarari indar ematen Zangozan eta zangozaldean. 1998an eraikitako eraikina zaharberritzeko baliatuko dute atzo eskuratutako dirua. Eneko Alkortari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.