Giro ederrean ospatu dute Zangozan Nafarroa Oinezen egun handia. Antolatzaileek egin duten balorazioan, nabarmendu dute azken egunetan izandako euriteek lanak zaildu dizkietela, baina azkenean egoera onean zeudela aparkalekuak, eremuak eta zirkuitua, eta gorabeherarik gabea izan dela jaia. "Giro bikaina izan dutela arlo guztietan", adierazi dute.