Astebetean bi langile hil dira Nafarroan. Azkena, gaur 11:00ak aldean. Lizarrako Agralco enpresako biltegian tanga bat garbitzen ari zen 56 urteko behargina eta eztanda egin du. Deposituak laborantza hondakinak zituen eta lehertu egin da. Foruzaingoak eman du ezbeharraren berri eta ikerketa abian du gertatutakoa argitzeko.