Azken lan heriotza salatu dute kalean sindikatuek

Haritz Pascual Garjon 2024ko urr. 17a, 12:16

Asteartean 28 urteko gazte bat zendu zen lanean ari zela, telefono zutoin batetik erorita. LAB, ESK, STEILAS, HIRU, EHNE eta CGT sindikatuek protesta egin dute gaur Nafarroako jauregiaren aitzinean.

“Azken hiru urteotan hamar langile hil dira altueretako erorikoen ondorioz”, salatu dute sindikatuok. “Patronalak inpunitate osoz ez betetzeak egiten ditu lan osasunerako araudian”, gaineratu dute. Soilik 10 ikuskari daude egun Foru Erkidegoan. Nafarroarako lan ikuskaritza propioa galdegin dute foru gobernuaren egoitzaren aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!