"Murrizketak" sumatzen dituzte hezkuntza publikoko sindikatuek Gimenoren proposamenean

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 14a, 13:46

Hezkuntza publikoko sindikatu guztiak.

Hezkuntzako Mahai Sektoriala batzartu da gaur goizean joan den irailaren 26ean hezkuntza publikoko sindikatu guztiek grebara deitu ondoren. "Lehen pausu bat" izan da Carlos Gimeno kontseilariak proposamenak eramatea. Orain, aztertu eta ostirala arte ekarpenak eginen dizkiete sindikatuek. Urriaren 22an elkartuko dira berriro hezkuntza kontseilariarekin. 

"Grebari esker etorri da Hezkuntza Kontseilari, Carlos Gimenoren proposamena", esan dute sindikatuek. "Presioak mugiarazi du hezkuntza departamentua", esan du Steilas sindikatuko Raul Lopezek. Proposamena igorri die kontseilariak bai, baina oraindik ez dute adierazi nahikoa ote den edo ez sindikatuek dituzten eskaerak asetzeko. "Murrizketak sumatzen ditugu", adierazi du Lopezek. Haur Hezkuntzarako ratioen jaitsiera da egindakoen artetik nabarmenena, hori gero Lehen Hezkuntzara ere eramanen dutena. Errefortzuako 1.000 ordu gehiago eta 55 urtetik gorako 1.600 ikasleri zuzeneko eskolak murriztea jaso dute. 

"Grebarekin aurrera segituko dugu", esan dute. Oraindik mahai gainean jarritako txostena ongi aztertu eta sindikatuek eurek ekarpenak eginen dituzte. Ostirala arte dute hori egiteko epea eta heldu den asteko asteartean, urriaren 22ean, berriz ere bilduko dira Hezkuntza kontseilariarekin. Hezkuntza publikoko sindikatu guztiak izan dira gaur Gimenorekin bilduta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!