Etxarri Aranazko Azkenga enpresak 38 langile kaleratu ditu, Sunsundegiren krisiaren ingurumarian

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko urr. 8a, 07:18

Argazkia: Guaixe

Azkenga enpresak metal-arozgintzan dihardu, Etxarri Aranatzen eta Olaztin ditu lantegiak eta bere 38 langileei joan den astean lan kontratuak eten zizkien, Sunsundegik azken lanak ez dizkionez ordaindu bere jarduera bideraezina dela argudiatuz; izan ere, Sunsundegi da Azkengaren bezero nagusi eta bakarra.

 

Altsasuko Sunsundegi karrozeria egilea egoera ekonomiko larrian dago, eta bere 300 langileentzako hiru hileko aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea tramitatu du. Epe horretan inbertsore bat topatzeko itxaropenarekin.

Sunsundegik 8,9 milioi euro zor dizkie hornitzaileei, guztira 20 enpresa inguru dira, haien erdiak Sakanan daude, eta guztien etorkizuna kolokan egon liteke.

Hornitzaileez landara, Sunsundegik 40 milioi euroko zorra du bankuekin eta Sodena elkarte publikoarekin.

Sindikatuek Sunsundegi bideragarri eta egonkor bihurtuko duten neurriak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari, Sakanan langile kaleratze lurrikara gerta ez dadin.

Denak bat datoz gakoa inbertsore bat topatzean datzala esateko tenorean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!