"Lorpena" da auzitegiaren epaia eskola jardunaldiaren erabakitze prozesuaren inguruan Steilas-entzat

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 7a, 13:24

Aitor Laka eta Angela Campo gaurko agerraldian.

Eskola jardunaldia arautzeko artikulu batzuei helegitea jartzea erabaki zuen Steilas sindikatuak, ikusita artikulu batzuek ez zutela bat egiten indarrean dauden hezkuntza legeekin eta araudiekin. Orain bi aste iritsi zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena: hiru artikulu eta xedapen gehigarri bat baliogabetu ditu. 

Eskola jardunaldia arautzeko artikulu batzuei helegitea jartzea erabaki zuen Steilas sindikatuak, ikusita artikulu batzuek ez zutela bat egiten indarrean dauden hezkuntza legeekin eta araudiekin. Orain bi aste iritsi zen Nafarroako AuzitegI Nagusiaren ebazpena: hiru artikulu eta xedapen gehigarri bat baliogabetu ditu ez datozelako bat dauden hezkuntza legeekin. Sindikatuak lorpentzat jo du epaia, hiru arrazoirengatik. Bat: eskola jardunaldiari buruzko araudietan ezkutuko murrizketak geldiaraztea lortu dutelako; bi: Irakasleen Klaustroari Departamentuak kendutakoa zuen hitza eta erabakitze ahalmena aitortu dizkiotelako epaitegietatik; hiru: onartu dutelako ikastetxeetako Eskola Kontseiluak direla, azken batean, hezkuntza komunitatearen organo gorena, garrantzi bereziko prozesuak bertan jorratu behar direlako.

Iaz sindikatuek behin baino gehiagotan salatu zuten Nafarroan jardunaldiak arautzen dituen foru agindua negoziaziorik gabe inposatu zietela eta Steilasek uste du horixe berresten duela epaiak.  Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia ez da behin betikoa, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak iragarri zuen helegitea jartzeko asmoa duela. Horren aurrean, sindikatuak departamentuari eskatu dio Nafarroako irakasleen ordezkariekin negoziatzera esertzeko, familiekin gutxieneko enpatia edukitzeko eta ahalik eta azkarren lardaskeria juridikoa konpontzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!