Igandean Funesen lan-istripua izan zuen 29 urteko gaztea hil da. Funesko Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean lanean ari zela besoa harrapatuta geratu zitzaion makina batean, helikopteroan eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, oso larri, eta bart zendu da.