Osasunak bana berdindu zuen Getaferen kontra, larunbat arratsaldean Coliseum futbol zelaian jokaturiko norgehiagokan.
Budimir, puntu-puntuan. Halaxe laburbil daiteke larunbateko neurketa, kroaziarraren sasoi bikaina erabakigarria izan baitzen gorritxoek Coliseumen puntua urra zezaten.
Partidua Getaferen entrenatzaile Bordalasek nahi zuen bidetik zihoan. Lehen zatian, gorritxoek %68ko baloi jabetza guztiz antzua izan zuten, gol bakarra Getafek sartu baitzuen, Aresok, Boyomok eta Torrok gaizki defendaturiko alboko sake batean.
Bigarren zatia bide beretik joanen zela zirudien, Budimirrek ezerezetik gola sortu zuen arte. Morenoren eskema aldaketak lagundu zuen, 4-4-2kora pasa baitzen, Raul Garcia zelairatuz. ETa azken txanpan gol aukera argiren bat izan zuen. Deus distiratsuegirik ez.
Edonola ere, partida aspergarriak datu kitzikagarriak utzi zituen: Budimirrek dagoeneko 51 gol daramatza elastiko gorriarekin, eta denboraldi honetan aurrera lezake Sabino Andonegi Osasunaren inoizko goleatzailerik handiena.
Halaber, bederatzigarren jardunaldian, Osasuna bosgarrena da sailkapenean: Barça, Real Madrid, Atletico de Madrid eta Villarreal besterik ez du aurretik.
Bestalde, selekzioen geldialdi honetan Boyomo Kamerunekin ariko da, eta Bryan Espainiarekin.
Gorritxoek urriaren 19an larunbatarekin jokatuko dute hurrengo norgehiagoka, Betisen kontra, Sadarren.