Sindikatu guztiek bat egin dute beste behin ere eta grebara deitu dituzte hezkuntza publikoko irakasleak urriaren 29rako. Irailaren 26ko greba arrakastatsuaren ostean, Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza Departamentuaren aldetik ez dute negoziatzeko deirik jaso ezta komunikaziorik ere.
Horren aurrean, haserrea adierazi dute sindikatuek eta “kalitatezko hezkuntza publikoaren alde” agertzeko deialdi berria egin dute. Izan ere, grebara eraman dituzten arrazoiak bere horretan mantentzen dira. Gainera, Nafarroako parlamentuko alderdiei dei berezia egin diete: aurrekontuak negoziatzen ari direlarik, arduraz joka dezaten. Aurrekontuak ez daitezen izan aitzakia, kalitatearen aurretik.