Udazkenean ere, Bira Nafarroan Barnaren doinuak entzungai

Bidane Beloki Ezker 2024ko urr. 1a, 13:26

Irailaren 21etik azaroaren 29ra bitartean Nafarroako lurralde osoko espazio eszenikoetara zuzeneko musika eramango dute talde eta artista nafarrek. Horien artean, Lilo, Ibil Bedi eta Baizera! taldeak.

Hamabost talderen emanaldiak eta kontzertuak 21 herritan izango dira udazkenean Bira Nafarroan Barna programari esker. Horietako zenbait, Iruñerrian izango dira: Lilo, Ibil Bedi, Baizera!, Razkin eta Yakone.

Baizera! taldearen kontzertua urriaren 11an izango da, iluntzeko 21:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Taldeak ere kontzertuan izango da Irurtzunen urriaren 27an. Iruñerrian izango den hurrengo kontzertua Yakone artistaren eskutik helduko da, hilaren 25ean, Burlatako Kultur Etxean 21:00etan izango da.

Azaroan berriz, Ibil Bedi Agoitzeko Kultur Etxean izango da azaroaren 2an, eta Atarrabian 15ean. Razkinek azaroaren 23an bisitatuko du Antsoain. Eta, azkenik, udazkeneko zikloa itxiko du Lilo talde iruindarrak azaroaren 29an.

Edozein emanalditarako sarrerak bost euroan eskuratu daitezke eta programa osoa hemen kontsultatu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!