Urriaren 4an hasiko dira Bardoetako finalaurrekoak

Bidane Beloki Ezker 2024ko urr. 1a, 08:33

'Baztanzopak' eta 'Hor gu!' taldeetako kideak, Erratzuko saioa bukatutakoan. (Argazkia: Bertsoa.eus)

Sei saio eta hiru kanporaketa izango dira finalaurrekoetan, joan-itzuliko formatuan. Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean izango dira saioak ostiralean, eta urriaren 12an, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.

Hamahiru saio izan dira Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketako lehen fasean eta argitu da dagoeneko zeintzuk diren finalaurrekoetara sailkatutako taldeak.

Asteburuan jokatu ziren lehen faseko azken sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Eta, ondoko sei taldeak dira fasez pasa direnak: 'Manteleko sobrak' (Leitza-Altsasu-Barañain), 'Baztanzopak' (Baztan), 'Argako Bixiguak' (Atarrabia-Barañain), 'Mutilatuak' (Bortziriak-Baztan), 'Hor gu!' (Bortziriak) eta 'EzKrashak' (Iruñerria).

Ostiralelan, urriaren 4an, abiatuko da finalaurrekoetako fasea. Sei saio eta hiru kanporaketa izango dira finalaurrekoetan, joan-itzuliko formatuan. Ostiralean hiru saio izanen dira. Irurtzunen ‘Argako Bixiguak’ eta ‘Mutilatuak’ izango dira Pikuxar Elkartean; ‘Manteleko sobrak’ eta ‘Baztanzopak’ Tafallan ibiliko dira, El Aguazon peñan; eta Iruñean Aldapa peñan ‘Hor gu!’ eta ‘Ezkrasak’.

Astebete barru, 12an, plazaz aldatuko dira taldeak eta itzulerako saioa jokatuko dute Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!