Itxita egongo da gaur NA-624 errepidea Azkoien eta Andosilla artean

Euskalerria Irratia 2024ko ira. 23a, 08:23

Azkoien, San Adrian eta Andosilla lotzen dituen biribilgunea. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean etengo dute trafikoa, Azkoiengo noranzkoan. Errepideko zorua konpontzeko eta birgaitzeko lanak egingo dituzte urrian zehar eta aurretik errepidea sendotuko dute lanak gauzatzeko.

Gaurko egunean zehar, egunero ia 4.000 ibilgailuk zeharkatzen duten NA-624 errepidea itxita egongo dela ohartarazi du Lurralde Kohesioak. Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte etengo dute trafikoa.

Izan ere, errepideko zorua konpondu eta birgaituko du urrian, 1+400 eta 4+100 kilometro-puntuen artean. Baina, lan horiek egin aurretik, errepidearen ezkerraldea sendotuko dute, galtzada handituz, aurrerantzean lanak egin ahal izateko.

Gaurko errepide mozketa A-624 errepidean, Azkoien eta Andosilla herrien artean izango da, Azkoiengo noranzkoan, 6+500 kilometro-puntuaren eta 1 kilometro-puntuaren artean.

Bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin egingo ditu lanak Lurralde Kohesioko Errepideak Zaintzeko Zerbitzuak, eta 442.000 eurokoa da egindako inbertsioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!