Joko eskasa, emaitza bikaina. Halaxe laburbil daiteke gizonezkoen Osasunaren larunbat arratsaldeko norgehiagoka: irabazi bazuen ere, Vicente Morenoren taldea gutxiago izan zen aurkaria baino.
Lehen ordu laurdena kemenez jokatu zuten gorritxoek, baina hortik aurrera Kanaria Uharteetako taldeak baloia bereganatu zuen eta Sergio Herrerak meritu handiko bi geldiketa egin behar izan zituen.
Alabaina 38. minutuan, Burdimirri penaltia egin zioten eta beltxargak berak sartu zuen gola. Dagoeneko Jan Urbanek adina gol sartu ditu elastiko gorriarekin: 45.
Bi minutu geroago, ordea, 40.ean, Las Palmasek berdindu zuen Moleiroren bitartez, Osasunak oso gaziki defendaturiko korner batean.
Bigarren zati gris batean, Kanaria Uharteko jokalariek baloia bereganatu zuten. Halako batean, baina, Aimar Orozek panorama iluna argitu egin zuen, Ruben Garciaren pase eder bat bailatuta gola sartuz. Aratzurikoak partidu bikaina egin zuen. Taldekideek ez horrenbeste.
Qué asistencia. Qué definición. pic.twitter.com/vvvKbdpm5C
— C. A. OSASUNA (@Osasuna) September 21, 2024
Nolanahi ere, jaitsieratik bost puntura daude, txapeldunen ligatik bira. Ea horren ongi gainditzen duten datorren aste gogorra: bihar Valentziaren aurka jokatuko dute, Mestallan. Larunbatean, Barçaren aurka, Sadarren.