Atzo, Azkoiengo osoko bilkuran, UPEIk eta PSNk errotulazio elebidunaren alde egin zuten eta UPNk, aldiz, kontra.
Akordioa aurkezteko ekitaldia egin zuten. Horretan parte hartu zuten, Azkoiengo alkate Juan Carlos Castillorekin eta herriko beste hainbat zinegotzirekin batera, Sartagudako alkate Jose Ignacio Elgezabalek, Uxueko alkate Ruben Sanchezek, Mirandako zinegotzi Oscar Aoizek eta Agerraldia ekimeneko ordezkari Haizea Lizarbek.
Azkoienen guztira 246 plaka jarriko dituzte. Inbertsioa 15.900 eurokoa izanen da. Aurrekontuaren %85a ordaintzeko diru laguntza bat jasoko du. Euskarabideak eta Euskaltzaindiak itzulpenak egiten lagundu dute.
Castillo alkatearen hitzetan, “ekimen garrantzitsua da euskararen normalizazioaren bidean”. Agerraldiko LIzarberen aburuz, “urrats txikiak dira, baina euskarak eskualdean aurrera egitera daramate”.