UPN kexu, Azkoiengo alkateak herriko afixak euskaraz ere jarriko dituelako

Maialen Huarte Arano 2024ko ira. 19a, 10:21

Azkoiengo festen hasierako une bat.

Azkoiengo UPN kexu agertu da kale izendegia ele biz izan dadila eskatu duelako alkateak, Juan Carlos Castillok. Alderdi erregionalistak alkateari eskatu dio aurkeztu ditzala beharrezkoak diren txostenak aldaketa justifikatzeko.

Herriko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta eta aintzat hartuta hizkuntza ofizial bakarra gaztelania dela Azkoienen UPNk ez du ulertzen herriko karteldegian alkateak egin nahi duen aldaketa. “Azkoiengo herritarrentzat lehentasun ez diren ekimenetarako diruaren erabilera egitea ez da egokia”, adierazi zuen herriko alderdi erregionalistako ordezkariak. Horrekin batera, herrian bestelako “hutsuneak” daudela gogorarazi diote alkateari, hala nola: mediku falta, erizainena, pediatrarena edota garraiobideetan. Alkateak, Juan Carlos Castillok, erantzun dio UPNri: “Ez da inolako txostenik behar, fiskalizazioarena litzateke bakarra eta hori onartua dago eta UPNk badu”. Alkateak “badaki” zein den herriaren errealitate soziolinguistikoa; gaztelania da nagusi, baina euskara dakiten herritarrak eta euskara ikasten ari direnak ere badira, tartean, haurrak.

Gainerako gaien inguruan ere erantzun egin dio UPNri: “Gobernuarekin harremanetan gaude osasun profesional faltaren eta garraiobideen gutxitasunen inguruan, hura baita eskumena duena”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!