Lan ezbeharra atzo 18:15ean izan zen. Langilea hirugarren pisuan lanean ari zen, oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla kausa aldamioan behera amildu zelarik. SOS Nafarroa 112 zerbitzuak anbulantzia eta helikopteroa bidali zituen istripua gertatu zen lekura, baina ezin izan zuten langilea berpiztu. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.