Pauso sendoz abiatu du Osasunak Kopa

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 12a, 07:46

Celiak partidu bikaina egin zuen, lehen gola sartuta. Argazkia: Osasuna

Huts eta bi irabazi zuten gorritxoek Racingen aurka. Partidu zaila eta borrokatua izan zen Santanderren.

Hortzak estutu behar izan zituen Osasunak, Kopako lehen kanporaketan Santanderko Racingen aurka garaipena lortzeko. Eta hori lehen minututik bertatik norgehiagoka alde jarri zitzaiola, Carmen Sobronen erdiraketa batean Celiak gorritxoak aurreratu zituenean. Hala ere, hortik aurrera partida ez zen lore bide bat izan Osasunarendako. Racingeko neskek bitan jaurti zuten baloia langara eta gutxigatik ez zioten buelta eman partidari. Atsedenaldia eta gero, Santanderrekoak ere arrapaladan irten ziren eta 56.minutuan gola sartzeko zorian izan ziren, baina jokaldi horretan Mendaza gorritxoak eskuarekin ukitu zuen baloia. Txartel gorria eta penaltia Osasunaren kontra. Nuria Rodriguezek penaltia gelditu zuen. Josu Dominguez entrenatzaileak aldaketak egin zituen orduan, ohikoagoak diren jokalariak zelairatu eta taldeak beste itxura bat erakutsi zuen. Iaz dagoeneko protagonista izan zen Ainhoa Guallarrek gorritxoen bigarren gola egin zuen 72.minutuan eta lasaitasuna heldu zen markagailura.

Huts eta bikoarekin aurrera egin du Osasunak Kopan, gaur gorritxoek atseden hartuko dute, bihar entrenamenduetara itzuliko dira, igandean Gasteizen, Alavesen kontrako euskal derbya jokatu aurretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!