Urriaren 5ean, Iruñetik Arguedasera joateko autobusa 7:30ean abiatuko da, Tres Reyes hotelaren paretik. Itzulera 18:00etan eginen dute. Tiketak 20 euroan dira salgai. Erreserba egiteko 659 76 48 27 telefonora deitu behar da.
Tiketarekin autobus bidaia ez ezik paella bat ere gozatu ahal izanen da. Lasterketan parte hartu behar ez dutenek 10:00etan El Alcaravanera bisita gidatua egiteko auketra izanen da. Errigora ekimenaren arroz ekoizleetako bat da.
Agerraldiak antolatzen du Santxikorrota herri lasterketa. Ekimenak euskara, Erribera eta Bardea lotu nahi ditu. Aurtengoa bigarren edizioa da. Bi ibilbide izanen ditu: luzea, 21,8 kilometrokoa; eta motza, 7,28koa. Izena agerraldia.eus webgunean eman daiteke.