Etorkizuneko Taxoaren 18 milioi euro inbertituko ditu Osasunak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko ira. 11a, 07:14

Emakumezkoen taldearentzat eta Osasuna Promesasentzat 2.800 lagunentzako estadioa eginen dute. entrenatzeko lau zelai, lehen taldearentzako eraikin bat eta 600 autorentzako aparkaleku bat. Taldearen bulegoak Sadarretik Taxoarera eramanen dituzte.

Lanak 2025eko irailean hasiko dituzte eta 2027-2028 denboraldiaren hasierarako amaitzea aurreikusten dute. Taxoareren handitzea taldeak duela hiru urte Nafarroako Gobernuari 7,8 milioi euroan berrerosiriko orubean eginen dute.

Aurrekontua guztira 18 miliioikoa izanen da. Horietatik 13 CVCren mailegutik hartuko dituzte. ETa gainontzeko bostak taldeak finantzako ditu, lanek iraunen duten hiru urteetan. KREAN arkitekto taldeak diseinatu du proiektua. OFS Architecs arduratuko da obrak zuzentzeaz.

Osasunak bart aurkeztu zuen proiektua, Sadarren. Ekitaldian gizonezkoen zein emakumezkoen taldeetako hainbat jokalari izan ziren, baita Iruñeko alkate Joseba Asiron ere.  

Osasunaren presidente Luis Zabalzaren hitzetan, “harrobirik onenari goi mailako formakuntza eskaintzeko, munta bereko azpiegiturak behar dira”.

Osasunaren zuzendari nagusi Fran Canalen arabera, “2015ean ondarea galdu zuen taldearen proiektu estrategikoa da hau”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!