Unax Flores (Besarkada): “Suizidioaren prebentzioan osasun profesionalez gain gizarte osoak du lana”

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 10a, 14:09

Suizidioa prebenitzeko nazioarteko egunean, gaiari buruz solastera dei egin du Besarkada elkarteak. Unax Flores taldeko psikologoak Euskalerria Irratian azaldu duen moduan, ondokoen egoeraz kezkatu behar gara, haien samina ezagutu eta ulertu, hori delako suizidioa prebenitzeko tresnarik eraginkorrena. Osasun mentalaren gaineko tabuak eta isiltasuna apurtu behar direla adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!