Nafarroako aratxea airetik ezagutzeko parada

Babesturiko edukia 2024ko ira. 4a, 12:54

Nafarroako Aratxea AGBk oso lehiaketa berezia antolatu du, Hegaldiak jatorrira izenburupean. Zortzi lagunek paramotorrean hegaldiak egiteko aukera izanen dute, aratxeen bizitokiak airetik ezagutzeko.

Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestuaren (AGB) lehiaketak irailaren zortzira arte iraunen du. Ordura arte, harakindegian Nafarroako Aratxea erosi duzula adierazten duen tiket bakoitzeko parte hartze bat erregistratu ahalko duzu webgune honetan. Erregistratzerakoan, harakindegia zein den zehaztu beharko duzu eta tiketaren argazki bat igo beharko duzu.

Saridunak beste pertsona bat eraman ahal izanen du paramotorrera. Beraz, lau sari bikoitz izanen dira. Hegaldiak Nafarroako aranik ederrenetako batean eginen dituzte. Bisitan hegaldia egiteaz gain ganadutegi bat eta han egiten duten hazkuntza eredu tradizionala ezagutu ahal izanen da, bertatik bertara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!