Foru Gobernuko departamentuen ia erdiek aurrekontua murriztu beharko dute

Miren Mindegia 2024ko abu. 28a, 11:26

 Europako funtsen amaierak eta egonkortasun-arauek gastua apaltzera behartu dute

Arrekontua murriztu beharko da datorren ariketari begira Nafarroako Gobernuan. Hala, 13 departamentuetatik 7tan doikuntzak egin beharko ditzute. Heldu den urteko aurrekontuaren gehikuntza %1ekoa izango da, oso apala, inflazioarena, aldiz % 3,1ekoa.

Gastu batzuk, aldiz, hazi egingo da. Hala izanen da administrazioko langileriaren gastuei dagokienez. Bestalde, Estatuari egindako ekarpena handiagoa izanen da eta udal-finantzaketa ere zertxobait altuagoa, %2,1 zehazki. Hezkuntza eta Osasun departamentuetan ere aurrekontuak zertxobait igoko dira.

Gehien murriztuko den diru partida Gazteria, Etxebizitza eta Politika Migratorioen deparatamentuarena izanen da eta 85 milioitan geldituko da, hau da, egun duena baino %31 gutxiago. Heldu den urteko aurrikuspenen arabera diru sarrerak handituko dira Nafarroan %3an, baina Ogasun departamentuak zuhur jokatzeko beharraz ohartarazi du. Aurrekontuen gastu sapai zehatza ezarriko du gobernuak parlamentuko bere bazkideekin negoziatu ondoren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!