Enpleguak gora egin du azken urtean Nafarroan, Pirinioan batez ere

Euskalerria Irratia 2024ko abu. 21a, 10:00

Azken urtean %4,6 egin du gora langileen kopuruak. Lanean hasi diren gehienak Pirinioetan kokatu dituzte eta lanpostu bat bilatu dutenen zenbatekoa %8,7 da.

Geroz eta pertsona gehiagok egiten du lan Nafarroan Nafarroako Estatistika Institutuak jaso dituen datuen arabera. Urtebetean, %4,6 gehiago dira azken urtean Nafarroan lanean dauden pertsonak, eta dagoeneko, 313.800 langile daude Nafarroan. 2024ko bigarren hiruhilekoan, ia 10.000 pertsona izan dira lanean hasi direnak Foru Erkidegoan.

Azken urteko hazkunderik handiena, Pirinioetan erregistratu da: langile kopurua % 8,7 igo da. Eta, pertsona kopuruari erreparatzen badiogu, Iruñeari dagokio langabezia tasaren beherakadarik handiena; 1.500 pertsona gutxiago daude langabezian urtebetean. Gainera, hiriburua jarduera-eremu nagusia izaten jarraitzen du.

2024ko datuei dagokienez, ordea, okupazio-hazkunderik handienak Lizarraldean izan dira, 2.000 pertsona gehiago daude lanean, %13,6koa izan da hazkundea. Tuteran berriz, 2.100 pertsona gehiago daude lanean, baina %5,6koa izan da hazkundea.

Nafarroako Gobernuak iragarri bezala enpleguaren hazkunde joera 2024an mantentzen ari da. Bere aldetik, exekutiboak gizarteratzeko laguntza gehiago emango ditu Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, 800.000€-ko laguntza deialdia argitaratuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!