Gero eta gutxiago falta da gizonezkoen Osasunak Liga has dezan. Larunbatean jokatuko du lehen norgehiagoka, arratsaldeko zazpietan, Sadarren eta Leganesen aurka.
Atzo, gorritxoak Xabierren izan ziren, San Frantziskori urteroko bisita tradizionala eta apika anakronikoa egiten. Han mintzatu zen Sabalza Orozez etorkizunaz.
Esan zuenez, Aratzuriko jokalariak “hitzarmenaren luzapena mahai gainean dauka”, eta “haren esku dago nahi duenean sinatzea”.
Urduritasunik ez du sentitzen Sabalzak, “Orozen egungo kontratuari oraindik bi urte geratzen zaizkiolako”, eta hemen beste inon baino hobeki egonen delako: “Non egonen da Osasunan baino hobeki?”.
Nolanahi ere, “ahalik eta lasterren sinatzea” espero du, “guztion lasaitasunerako”.