UPNrentzat “onargaitza” da Raimundo el Canastero taldeak kontzertuak eman ahal izatea Lizarrako txosnen alde eta bertako alkatearen kontra egindako abestia karrikaratu eta gero. Erregionalistek mozioa aurkeztu dute Tafallako Udalean, udal gobernu taldeak, aurtengo festetan programatuta dagoen taldearen kontzertua bertan behera utz dezan.
Ezin ahantzi UPNren zentsura kanpaina pasa den astean hasi zela. Lizarrako txosnak bertan behera utzi eta gero, herriko hainbat musikariek abestia egin zuten erabakia eta UPNko alkatearen kontra. Erregionalistek abestia salatu eta Raimundo el Canastero taldeko abeslaria bera joan behar izan zen poliziaren aurrean deklarazioa ematera. Orain zentsura zabaldu eta taldearen kontzertuak bertan behera uztea bilatzen du UPNk