Aurreakordioa Mondelez enpresan; 53 egunen ondoren greba mugagabea eten egin dute

Euskalerria Irratia 2024ko abu. 2a, 08:31

Hobekuntza zenbait jasoak dituen lan hitzarmenaren aurre akordioa adostuta utzi dituzte lanuzte eta protestak. Soldaten igoera, lanaldi murrizketa edota erretiro partziala jaso dituzte negoziazioan. 

Hitzarmen kolektiboaren hobetzeak eragin du enpresa batzordearen erabakia. Atzo bertan batzarra izan zuten langileek, parte hartze handia izan zuena. Negoziazio kolektiboak jasotako aurreakordioaren txostenean jasota utzi dute besteak beste soldataren igoera Kontsumoko Prezioen Indizearen araberakoa eta %0,6 gehiago. Hori, indarrean izanen den hiru urtetarako onartuta geratu da. Lanaldiaren murriztea 16 orduz, aparteko ordainsarien osagarriaren %100 (urteko 1.400 euro) erretiro partziala edo mantentze lanetan aritzen diren langileen kategoriaren hobekuntza.

Mondelez enpresak gailetak ekoizten ditu batez ere. Vianan du lantokietako bat eta han aritzen dira 400 behargin. Ekainaren 10ean abiatu zuten greba mugagabea eta 53 egunen bueltan aurreakordioa erdietsi dutela ematen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!