Nafarroako 19 konpainia eszenikok Foru Komunitateko 15 kokaleku berezi bisitatuko dituzte 'Oinak hodeietan' zikloaren 5. edizioan

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 31a, 13:20

 Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak bultzatutako programa honek antzerki, zirku, dantza eta magia proposamenak eskainiko ditu abuztuaren 8tik irailaren 1era bitartean.

Zikloak NICDO enpresa publikoaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza ere badu, jendez hustuta gelditzeko arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatu, zabaldu eta ikusarazteko. Jarduerak ostegunetik igandera egingo dira hainbat leku enblematikotan, hala nola Iratxeko monasterioan, Olcozeko dorrean, Cortesko gazteluan eta Andelosko hiri erromatarrean.

19 konpainiek hartuko dute parte, horien artean Zuk Performing Arts, Colectivo Humo, Cia. Demian, Hodei Magoa, La Cuerda Teatro eta beste asko, antzerki, zirku, dantza eta magia ikuskizunak eskainiz.

Ikuskizunetara sartzea librea da, leku-kopuru mugatua bete arte. Gonbidapenak Baluarteren webgunean eta txartel-lehiatilan hartu ahal izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!