Nerabeek sakelako telefonoarekin eta orokorrean, teknologia berriekin duten harremanarekin kezkatuta, hainbat gurasok “Mugikorrik gabeko nerabezaroa” izeneko elkartea sortu dute. Adin horretan gaztetxoak haien nortasuna garatzen ari dira, oraindik. Sarritan, ez daude prest bizitzako hainbat afera kudeatzeko. "Nerabe bati lehen aldiz mugikorra ematerakoan, nolabaiteko mugak eta kontrola ezartzea oso garrantzitsua da". Hala esan digu Jose Luis Asensiok.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.