Astea 20:00etan estreinatuko da tropen Desfile Handiarekin eta Sancho Ramírez Erregearen Gortearekin eta Lizarraldeko eta Lizarra Hiriko danbor, dantzari, kantari, musikari eta nobleen presentziarekin, Nafarroako Erregeen Jauregitik Foruen Plazaraino.
Dantza, musika, kantak, ipuin kontalariak Lizarrako jaurerriko erraldoiak, zaldunen borrokak, maisu zetreroen presentzia eta 'La noche hechizada' ikuskizunaren gaueko antzezpena antolatu dira.
Edizio honetan, Nafarroa Beherea kaleko 12. zenbakian Turismo Informaziorako Gunea jarri du Elkarteak. Astelehenean zabalik egongo da, 11:30etik 13:30era, eta asteartetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:00etara. Bertan, Lizarrako eta Lizarraldeko informazio turistiko eta komertziala eskainiko da, eta uztailaren 20ko Santo Domingo Komentuko Erdi Aroko afarirako eta Palenquen (Zezen-plazan) uztailaren 21ean, igandea, Erdi Aroko Txapelketa Handiarekin egingo den ikuskizunerako sarrerak erosi ahal izango dira.