Udalen Federazioko komunikazio arduradunari euskara eskatzea “aniztasunaren kontra” doala dio orain PSNk

Haritz Pascual Garjon 2024ko uzt. 3a, 07:53

Udal eta Kontzejuen Federazioko komunikazio lanetarako euskararen ezagutza eskatzea salatu dute UPNk eta PSNk. Federazioak elebiz, gazteleraz eta euskaraz egiten ditu komunikazioak.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen federazioak, komunikazio lanak egiteko lanpostu deialdia egin du eta jarritako baldintzen artean, euskarazko C1tituloa izatea jarri du. Eskakizuna logikoa da. kontutan hartuta Federazioaren komunikazio guztiak elebiz egiten direla beraz langile honen zereginen artean euskarazko testuak idaztea egonen da.

Baina hara non, UPN eta PSNri ez zaie gustatu eta elebakartasunetik hasi dira biktima papera hartzen. Alderdi sozialistak komunikatu beroa karrikaratu du euskararen inposizioa, termino hori darabil, ez dutela onartuko iragarriz eta Xabier Alkuaz udal eta kontzejuen federazioko presidentearen aldebakartasuna salatzen. Sozialisten ustetan, hau da txundigarriena, federazioko komunikazio arduradunak Nafarroako bi hizkuntzak jakiteak, aniztasunaren eta berdintasunaren kontra egiten du.

UPNk noski probestu du federazioko presidentziarako EH Bilduk eta PSNk lortutako akordioa erasotzeko eta gogoratu dute 2015ean, haien helegite batek gelditu zuela, euskarazko profila zuen langile baten kontratazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!